BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Gora Bagera

Karpeta Antolatutakoak
Karpeta Behaketak
Karpeta Elkargunea
Artikulua Kontaktatu gurekin
Artikulua Kriseilu Bagera
Artikulua Kultur Errota
Karpeta Mintegia
Karpeta Bagerakide Ospetsuak
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Kriseilu Bagera ]

Kriseilu Bagera

Egia auzoko adarra

Kriseilu Bagera Egiako Zai Zoi kultur koordinakundeko kide da. Hori dela eta urte osoan zehar elkarlanean aritzen da Zai Zoiko gainontzeko kide guztiekin. Zai Zoik antolatzen dituen egitarauen antolaketan parte hartzen du Kriseilu Bagerak, besteak beste, Santo Tomasak, udaberri jaiak, eta sanjuanak.

Korrika batzordea

Bi urtetik behin izaten da Korrika eta Kriseilu Bagerak batzordean lan egiten du korrika kulturala prestatuz eta taldeak eskatzen dituen beste zereginetan.

Bertso afaria

Urtean behin bertso afaria antolatzen du Kriseilu Bagerak. Bi bertsolarik hartzen dute parte eta giro ezinhobea sortzen da afalostean.

Merkataritza kanpaina

Merkataritza kanpainari ekin dio Kriseilu Bagerak Egiako denda, taberna eta jatetxeetan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Ahozko eta idatzizko erabilera areagotu nahi da gizarteko sektore garrantzitsu honetan. Kanpanina honekin Egiako merkatari euskaldunak ezagutu nahi ditugu eta euskararen erabilera bermatzen duten dendetan leku ikusgarri batean jarriko den pegatina baten bidez, euskaldunek hizkuntza erabili dezaketela jakin ahal izango dute. Bestalde, merkatari guztiei euskararen udal patronatuak eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioaren berri ematen zaie, itzulpen zerbitzua, errotulazioa euskaraz jartzeko laguntzak…

Gorabeherak

Egiako euskaltzale guztien arteko sarea osatu nahi du Kriseilu Bagerak. Euskararen inguruan sortzen diren albiste eta antolatzen diren ekimenen berri ematea da sare honen helburua. Hiru hilabetero Gorabeherak izeneko lauorrikoa prestatzen du Kriseilu Bagerak. Etxean jaso nahi baduzu bidali mezu bat kriseilubagera@euskalerria.org helbidera.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/Kriseilu