BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Gora Elkargunea

Artikulua Plan Orokorrari Zuzenketak
Artikulua Donostiako Manifestua
Artikulua Abiapuntua
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Elkargunea  >  Donostiako Manifestua ]

Donostiako Manifestua

Donostiako Euskararen Gizarte Mugimenduek Udalari eginiko eskaera

[Elkargunea osatu duten taldeen lehen urratsetako bat 2000ko azaroan publiko egin zen manifestu hau kaleratzea izan zen.]

Donostiako Udalbatzak sustaturiko Donostiako Hizkuntza Normalizaziorako Plangintza Orokorra dela eta, Donostiako Euskararen Gizarte Mugimendua osatzen dugun erakundeok ondorengoa adierazi nahi dugu:

  • Donostian egoera gutxiagotuan dagoen euskararen status-aren normalizaziorako planifikazio estratejikoaren kontzeptuarekin bat egiten dugula eta, horren ondorioz, Donostiako Hizkuntza Normalizaziorako Plangintza Orokorra osatzeko erabilitako metodologiaren oinarri den herritarren partehartzea guztiz oinarrizko deritzogula.
  • Euskararen normalizazioa soilik ajente politikoen, instituzionalen zein sozialen inplikazio aktibotik eta hauen arteko elkarlanaren bitartez bidera daitekeela.
  • Partehartze hau prozesuaren hasieratik amaieraraino ziurtatzea ezinbeteskoa dela, diseinutik inplementazioraino, soilik honek berma baitezake hain prozesu konplexuaren arrakasta.

Bide horretan, herritarren partehartze eta inplikazio kontzeptuak hitz huts izatetik errealitate bihurtzeko bide eta aukerak ziurtatu behar dira. Hori bermatzeko asmoz, Donostiako Euskararen Gizarte Mugimenduak ondorengo eskaera luzatzen dio Udalari:

  1. Donostiako Hizkuntza Normalizaziorako Plangintza Orokorraren proposamena eta honen ondorengo lau urtetarako jarraibideak zein ondorio ekonomikoak ofizialki Euskararen Gizarte Mugimenduari aurkeztea, horretarako bilera bat konbokatuz.
  2. Herritarrei Plangintza Orokorraren proposamenari epe labur batean alegazio edo ekarpenak egiteko aukera zabaltzea, ondoren Udalbatzak beronen onespena buru dezan.
  3. Plangintzaren inplementazioan, prozesuaren printzipio nagusi den partehartzea berma dadila, horretarako: a) Plangintzaren Jarraipenerako Batzordea osa dezala; bertan Planaren diseinuan parte hartu duten herritar zein euskalgintzaren ordezkariei leku eginez. Eta b) Plangintza auzoz auzo aurrera eraman ahal izateko baliabideak ezar ditzala, Euskararen Gizarte Mugimenduaren Batzordeekin elkarlanean
Donostiako Euskararen Gizarte Mugimendua:
Amara Berriko Bai Euskarari Batzordea, Altzako Bai Euskarari Batzordea, Alde Zaharreko Euskara Batzordea, Groseko Euskara Taldea, Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordea, Kriseilu-Bagera, Abokatu Euskaldunen Sindikatua, Euskal Herrian Euskaraz, Antxeta aisialdia taldea, Egiako Gazte lokala, Porrontxo Jai batzordea, Zai-Zoi Egiako kultur koordinakundea, Joxemi Zumalabe Fundazioa, Arrano Beltza Euskaltokia, Bagera, Bankako Euskara Taldea, Donostiako AEK, Abegi euskaltegiak, Urrats euskaltegia, Hitzez euskaltegia, Ilazki euskaltegia, Ulialde euskaltegia, Legazpi 6 euskaltegia, Lasalle ikastetxea, Aitor ikastola, Lauaizeta ikastola, Zurriola ikastola, Herri Ametsa ikastola, Xabier Zubiri ikastetxea, Axular Lizeoa, Ikasbide ikastola, Martutene Lanbide Heziketa, Ikasbatuaz- Sortzen.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/Elkargunea/Manifestua