|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Elkargunea
>
Abiapuntua
]
|
|
 |
Elkargunearen abiapuntua
Donostiako euskalgintza: hurbilpenerako urratsa
[Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen eskutik 2000ko udaran orri honetan dakusazun proposamen hau egin zen. Horixe izan zen Elkargunearen abiapuntua]
Aurkezpena
Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako euskalgintzarekin bildu eta amankomunean izan ditzakegun behar eta asmoen inguruan jarduteko "Elkargunea" izena duen egitasmoa jarri du martxan. Hurbilpenerako lehen urratsa izan nahi du.
Euskalgintzaren diagnosi azkarra
Azken urte hauetan euskararen normalkuntzan Donostian urratsak eman direla ezin da ukatu. Hala ere oraindik asko dago lortzeko eta helburu horrekin dihardugu herri-ekimena osatzen dugun hainbat talde, batzorde, eta elkarteek.
Gure lanaren emaitzak askotarikoak dira eta bakoitzak bere lan eremu propioa garatzen du: kanpainak, komunikabideak, jaiak, neurketak, zerbitzuak…
Talde bakoitzak bere eragin-eremuan dihardu. Gehienetan egitasmo bereiztuak direnez, gizarteratze bidea interes-gutxikoa edo mugatua izan dezakete, baina beste batzuetan egitasmoarentzat biderkatzailea suertatu daiteke kanpo-bultzada. Zera adierazi nahi da: euskalgintzan dihardugunok hainbat egitasmo elkarlanean edo gutxienik elkar-ezagutzan garatu eta bultzatuko bagenitu, indar-metaketa gauzatuz, gutxienez kalitatearen ikuspegitik emaitza sendoagoak lortu ahal izango lirateke.
Azken urteak gainbegiratuz gero, aurrekoa baieztatzen duten hainbat adibide aurkitu ditzakegu: Irutxulo, matrikulazio kanpainak, erabilera neurketak, merkataritza kanpainak…
Batzuk besteak baino emankorragoak izan arren, denek erakutsi digute lan-modu honen (elkarlanaren) ildotik zer-ikasia badugula. Ezer baino lehen informazio-truke iraunkorra. Elkarren berri noiz-behinka izaten dugu. Norbaitek egitasmo-proposamen bat duenean gehienbat, eta batez ere komunikabideen bidez heltzen zaizkigu berriak.
Gaur egungo teknologiek, adibidez informazio-trukea modu erraz batean gainditzen lagun dezaketela iruditzen zaigu.
Egitasmo honen helburu nagusia
Donostiako Euskalgintzara hurbildu nahi dugu. Elkarren berri modu zuzenean izan eta talde bakoitzaren izaerak, ahalmenak eta gogoak ahalbideratzen duen neurrian, bakoitzaren eta **denon jarduna optimizatzen saiatu**, hau da, dauzkagun egitasmoak eraginkorragoak egin. Denontzat eta bereziki euskararentzat onuragarri izango den elkarlana bideratu nahi da.
Bageraren asmoa bi hitzetan
Bagerak euskalgintzara hurbildu nahi du elkarren berri modu zuzenean izateko eta egitasmo honen asmoa beste taldeena ere izan ote daitekeen jakiteko. Urrats hau bera lortzeak, aurrera jarraituko ez bagenu ere baliagarria litzateke. Izandako hartuemanek eta jasotako informazioak erakutsiko du urrats gehiago eman ote daitezkeen (adibidez internet bidez harreman-sare propioa eratzea, elkarlana hainbat ekimenetan, Irutxulon euskalngintzaren zutabe berezia osatzea, ,…).
Hurbilpenerako lan-metodologia: bost urrats
* Gure asmoaren berri emateko taldeetara zuzenean jo.
* Taldeen iritzia jaso fitxaren bidez.
* Jasotakoa txosten batean bildu eta talde guztietara bidali.
* Txostenean jasotakoaren iritzi, kritika eta proposamenak jaso eta emaitzaren arabera jokatu. Beharra ikusiz gero, bilera antolatu.
* Adostutakoa martxan jarri.
Bitartekoak
Lehenengo bitartekoa: fitxa. Helburua: talde bakoitzaren ispilu-laburra izatea. Edukiak: Bageraren asmoarekiko taldeak duen iritzia eta jarrera adierazi. Taldearen egitasmoen berri eman modu laburrean: helburuak, euskalgintzarekiko harremana eta elkarlan posibleak…
Bigarren bitartekoa: txostena. Helburuak: **a)** taldeen iritziak bateratu eta denek denen berri izan dezaten ziurtatzea. **b)** jasotakoaren inguruko iritziak eman ahal izateko tresna izatea. Jasotako fitxak bateratzea eta adostasun eta zailtasunak biltzea.
Euskalgintza Donostian
Donostian euskalgintzan dihardugunon zerrenda osatzea ez da erraza. Hiriburua izateak elkarte eta erakunde askok egoitza nagusia bertan kokatuta edukitzea dakar, baina askotan, jarduna, bereziki Donostiako ez baizik Euskal Herrikoa da.
Euskalgintzaren zerrenda ondo osatzea garrantzi handikoa da. Guk osaturiko zerrenda lerrokatu dugu ondoren. Zerrenda irekia da, beraz iradokizunetara zabalik gaude.
Gizarte mugimenduak: -- Altzako Euskara Mintegia, Amara Berriko Bai Euskarari Batzordea, Arrano Beltza Euskal Tokia, Bagera Euskaltzaleen Elkartea, Bankako Euskara Taldea, Donostiako Unibertsitateko Euskara Taldeak, Ikasleen Euskara Taldeak, Plazara: Intxaurrondoko Euskara Batzordea, Euskal Herrian Euskaraz, Euskaraz Bizitzeko Hitzarmena, Groseko Euskara Taldea, Joxemi Zumalabe Fundazioa , Zai-Zoi Egiako Kultur Koordinakundea, Parte Zaharreko Euskara Batzordea, …?,
Euskaltegiak: -- Altza, Donostiako AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Monpas, Ulialde, Urumea, Urrats, …?
Irakaskuntza: -- Ikasbatuaz , Partaide ikastolak, PAT, …?
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|