|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Behaketak
>
Beldur eta Fantasia Astearen emaitzak
]
|
|
 |
Beldur eta Fantasiazko Astearen Hizkuntz Behaketak
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Donostiako aisialdian eragina duten ekintza nagusietan hizkuntza erabileraren neurketa egin ohi du: Aste Nagusia, Jazzaldia, Zinemaldia eta Musika Hamabostaldia. Hau dela eta, azken urte hauetan Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea ere behatzea erabaki du BAGERAk
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea egunerokotasunean. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskaren presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomi Erkidegoan eta, halaber, Donostiako udal ordenantzek euskarari ofizialtasun hau aitortzeaz gain, Udalak antolatutako ekintza guztietan lehentasuna izan behar duela esaten dute ere.
Beraz, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astean antolatzen diren jardueratan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu Bagerak; hau da, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astean euskararen presentzia normalizatzea.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|