BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Gora Hamabostaldiko emaitzak

Artikulua 2005eko hamabostaldia
Artikulua 2004ko hamabostaldia
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Behaketak  >  Hamabostaldiko emaitzak  >  2004ko hamabostaldia ]

2004ko musika hamabostaldiaren hizkuntz neurketa

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Musika Hamabostaldian hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan.

Musika Hamabostaldian antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu BAGERAk; hau da, Musika Hamabostaldian euskararen presentzia normalizatzea.

Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea egunerokotasunean. Eta era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskaren presentzia areagotzea. Euskara hizkuntza ofiziala da eta merezi duen tokia eman behar zaio.


  1. METODOLOGIA

Musika Hamabostaldiaren euskararen erabileraren neurketa aurrera eraman ahal izateko, honako pausoak eman ditugu:

Musika Hamabostaldiko 65. edizioko egitaraua eskuratu eta ondoren behatzaile taldea osatzeari ekin diogu. Guztira 10 behatzaile izan ditugu. Behatzaileekin harremanetan jarri ondoren, behaketa nola gauzatu behar den azaldu eta ekitaldiak behatzeko fitxak eta egitaraua banatu zaizkie.

Behatzaile taldeak jarraitutako fitxak betetzeko irizpideak honakoak dira:

Ekitaldia: Jardueraren izenburua edo interpretea

Eguna: ekitaldia garatu den data

Ordua: ekitaldia zein ordutan hasi den

Lekua: ekitaldia non garatu den

Aurkezpena: ekitaldiaren hasieran izan den agerraldiaren hizkuntzak

Ekintza: ekitaldia bera zein hizkuntzetan garatu den

Eskuorriak: idatzizko materialik izan bada, egitaraua... zein hizkuntzetan idatzita zegoen azaldu

Oharrak: beste edozer aipatzeko tartea

  1. AHOZKO ERABILERA
    1. 1. Aurkezpenak

Oso aberatsa iruditzen zaigu Musika Hamabostaldiak eskaintzen duen hizkuntza aniztasuna. Garrantzitsua iruditzen zaigu ekitaldi hauen aurkezpen edo agerraldien azalpenak egiteko erabiltzen den hizkuntza. Baita hizkuntza aniztasun horren barruan euskadrak eta oro har euskal kulturak tokia izatea.

Asko dira Musika Hamabostaldian izaten diren emanaldi edo ekintza kopurua (90 inguru) eta oso zaila egiten zaigu kopuru handi hau behatzea, baina ekitaldiak izaten diren leku bakoitzeko ekitaldi bat edo beste behatuta, eskema berdina jarraitzen dela antzeman dugu. Jarraian azaltzen dugu behatuak izan diren hainbat ekitaldi:

  • Inaugurazio egunean lau kontzertu behatu dira, horietatik bik aurkezpena gaztelera hutsez izan dute, beste batek elebietan eta azkenak euskaraz nagusiki. - Kursaal Auditorioko bederatzi kontzerturen aurkezpena elebietan izan da eta beste batek ez du aurkezpenik izan. - Kulsaaleko Ganbera Aretoko kontzertuetan egindako aurkezpenetatik bat gaztelera hutsez eta beste biak elebietan egin dira. - Aintzinako Musika Zikloan, Santa Teresa konbentuan behatu diren bi kontzertuetatik, batean ez zen hizkuntzarik erabili eta beste batean, aurkezpena elebietan egin zen. - Chillida-Lekun egindako ekitaldietatik bik aurkezpena elebietan izan dute. - Santiagoko Bidea Gipuzkoan Zikloaren barnean, Zumaian egindako ekitaldiak ez du aurkezpenik izan. - Musika Garaikide Zikloaren kontzertu batek aurkezpena elebietan izan du. - Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialean egindako Musika Proiekzioak ataleko bi kontzertutan, aurkezpenak gazteleraz izan ziren.

Bestetik, ekitaldiek iraun duten bitartean, hainbat agerraldi izan dira, horiek beti interpretearen baitan izan dira. Hori dela eta, frantsesez, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz izan dira agerraldiak, batez ere, gaztelerazkoak gailendu dira.

  1. 2. Prentsaurrekoak

Musika Hamabostaldian zehar, hainbat prentsaurreko eman dira. Aurkezpenak batez ere euskaraz egin dira, eta ondoren, partehartzilearen arabera erabili da hizkuntza bat edo beste. Euskaraz dakitenek euskaraz egin dute, bestela informazioa gazteleraz eman da. Bertan banatutako txostenak elebietan daude.

  1. IDATZIZKO MATERIALA

    Orohar bi hizkuntzak, gaztelera eta euskara, erabiltzen dira baina, eusku egitarauan eta euskuorrietan adibidez, gaztelera da nagusi.

  2. 1. Kartela

    Elebietan ageri da, euskaraz eta gazteleraz.

  3. 2. Esku egitaraua

    Gaztelera eta euskara erabiltzen den arren arren, gazteleraz hutsez informazio gehiago azaltzen da euskaraz baino. Adibidez:  Aurkibidea, orohar elebietan dagoela iruditu arren, badira hiru xehetasun: Lehenengoa, izenburuaren ondoren txikiz, “Miembro de la Asociación Europea de Festivales” dio. Bigarrenik, Musika Hamabostaldiaren bulegoko helbidea gazteleraz dago. Eta azkenik, “Portada eta Diseño gráfico”, gazteleraz jarrita dago.  2. eta 3. orrialdeetan patrozinatzaile eta kolaboratzaileen zerrenda dago. Hauen aurkezpena gaztelera hutsean dago.  Hainbat orrialdeetako goiko oinean, bostetan hain zuzen, “información de entradas pág. 23-26” dio. Goiko oinean azaldutako gainontzeko informazioa elebietan dago.  Prezioak eta Kursaaleko Ganbara Aretoko zehaztasunak, gaztelera hutsez idatzirik daude.  Iragarkiak ipini dituzten enpresetatik, donostiarrak izan arren, bakar batek ere ez du euskaraz hitzik ipini. Lau orrialde eta atzeko azala dira iragarkiekin betetakoa. Bik soilik gaztelera, batek gaztelera eta ingelesa, bestea hizkuntzik gabekoa da eta besteak hitz bat frantsesez.

  4. 3. Eskuorriak

    Hogeita zazpi eskuorri argitaratu dira; ekitaldietan banatu direnak, alde batetik, informazioa elebietan dago, nahiz eta batzuetan gaztelera hutsezko esaldirik egon. Eta hainbatetan (20 eskuorritan zehazki), beste aldetik babeslearen iragarkia dago, hamalau basbesle izan dira euskarri hauetan iragarkiak jarri dituztenak. Hoietatik, seik gaztelera hutsez egin dituzte iragarkiak, bik euskara hutsez eta lauk elebietan.

    Aurrerapen moduan, Musika Hamabostaldia hasi aurretik triptiko bat atera zen. Bertan, Hamabostaldian zehar izango diren hainbat ekitaldi azpimarratzen dira. Bertan azaltzen den informazio gehiena gazteleraz dago.

    1. 4. Musika Hamabostaldiaren liburua
    2. edizioko liburuak 232 orrialde ditu. Iragarkien hizkuntza alde batera utzita, oro har, informazioa elebietan dago. Hala ere, egitarauan bezala, hainbatetan gaztelera hutsezko esaldiak daude.
  5. 5. Web orria

    Lehenengo pantailan Musika Hamabostaldiko ikurra azaltzen da eta bertan euskara edo gaztelera erabiltzeko aukera ematen du. Euskara hautatuz gero, euskara txukunez irakur daitezke Musika Hamabostaldiko zehaztasunak. Hemen, egitarauan gazteleraz soilik azaltzen den informazioa euskaraz aurki dezakegu.

  6. 6. Prentsa dosierra

Aurkezpen prentsaurrekoan banatutako txostena eskuratu eta aztertu egin dugu. 64 orrialde ditu, eta informazio bera euskaraz eta gaztelaniaz azaltzen da.

  1. 7. Iragarkiak

    Eskuegitarauan, bost iragarle etxek jarri dute iragarkia. Bostak donostiarrak izan arren, bakar batek ere ez du euskara erabili.

    Musika Hamabostaldiaren liburuan, berriz, hogeita hemezortzi iragarki daude. Hoietatik, hogeita bi gaztelera hutsez, bi euskaraz, bederatzi elebietan, bi hizkuntzik gabe eta beste hiru beste hizkuntza batean.

    Bestetik, ekitaldi batzuetan banatutako eskuorrietan edota egitarau osatua dakarren liburuan, babesleak diren enpresak beren iragarkiak ipini dituzte. Guztira hogeita hamaika izan dira babesleak, hoietatik hamazazpik gaztelera soilik erabili dute (%55), bik euskara (%6) eta seik euskara eta gaztelera (%19). Gainontzekoek frantsesez, ingelesez edo hizkuntzik gabeko iragarkiak ipini dituzte.

  2. 8. Bestelakoak

Hainbat egunkaritan iragarkiak jarri dira, eguneko egitarauaren berri emanez. El Diario Vasco eta El Mundo egunkarietan argitaratutakoetan, gaztelera eta euskara erabili arren, badira gaztelera hutsezko esaldi batzuk. Berria egunkarian argitaratutakoak berriz, euskara hutsez daude.

  1. ONDORIOAK

BAGERAk Musika Hamabostaldiaren hizkuntza erabileraren neurketa egiten duen hirugarren urtea da. Musika Hamabostaldian eskaintzen diren ekitaldien hizkuntza aniztasuna handia eta aberatsa denez, ekitaldien aurkezpenak eta bildutako idatzizko materiala izan dira gure azterketaren ardatz.

Ahozko hizkuntza

Hizkuntza izan dutenen behatutako ekitaldi gehienetan elebitasuna izan da. Hala ere, gaztelera hutsezko agerraldiak ere izan dira: Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialean bi kontzertu, behatutako guztiak, eta inaugurazio egunetako beste bi kontzertu gaztelera hutsean aurkeztu ziren.

Bestalde, ekitaldiek iraun duten bitartean, interpreteen hizkuntzan izan dira agerraldiak, frantsesez, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz eta gailendu den hizkuntza gaztelera izan da.

Azkenik, Musika Hamabostaldiak iraun duen bitartean izandako prentsaurrekoetan aurreko urteetan ez bezala, euskararen erabilera txukuna izan da.

Idatzizkoa

Musika Hamabostaldiko kartelean zegoen informazioa euskaraz eta gazteleraz idatzita zegoen.

Webguneak euskara edo gaztelera hautatzeko aukera ematen du eta bertan euskaraz jaso daiteke Musika Hamabostaldiari buruzko informazio osoa.

Prentsaurrekoetan banatutako prentsa dosierrak ere, euskaraz eta gazteleraz daude.

Badira hala ere, idatzizkoan zuzentzeko hainbat hutsune. Eskuegitarauan, ekitaldietan banatzen diren eskuorrietan, liburuan eta egunkarietan jarritako iragarkietan informazioa euskaraz eta gazteleraz badago ere, gaztelera hutsez informazio gehiago dago, adibidez oharrak gaztelera hutsez izaten dira batez ere.

Azkenik, arestian aipatutako idatzizko euskarrietan iragarle etxeek jartzen dituzten iragarki gehienak gaztelera hutsez izan dira %70, eta %20 besterik ez elebietan edo euskara hutsez.

Proposamenak

Ahozko hizkuntzari dagokionez, aurkezpena duten ekitaldi guztietan euskararen erabilera bermatzea proposatzen du BAGERAk. Bestalde, emanaldien hizkuntza aniztasuna oso positiboa iruditu arren, euskal kulturarekin lotutako emanaldi gehiago eskaintzea garrantzitsua iruditzen zaigu euskararen normalkuntzan duen garrantziagatik eta halako ekitaldiek aurten izan duten harrera ona kontutan izanda.

Idatzizko materialeari dagokionez, ahal dela informazio osoa euskaraz erabiltzea proposatzen du BAGERAk eta espazio arazoa dagoen kasuetan informazioa eskaintzerakoan hizkuntza bakoitzean informazio propioan izatea proposatzen du, hizkuntzen erabilera tartekatuz.

Iragarle etxeei dagokienez, Musika Hamabostaldiak ahalegin bat egin beharko lukeela uste du BAGERAk eta iragarkien mezuetan euskara erabiltzera animatu beharko lituzke babesleak.

Azterketa egin ondoren, aurrerapausuak ikusi ditugu eta orohar balorazio ona egiten du BAGERAk. Hala ere, datorren urterako dauden hutsuneak konpontzeko eskaera egiten du BAGERAk. Besteak beste, aurten Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialean gertatu den eran, ez dadila egon Musika Hamabostaldiak darabiltzan egoitza bat bera ere ez euskararen presentzia duina bermatzen ez duena.

Musika Hamabostaldiko antolakuntzak BAGERAk egindako proposamenak kontuan hartzea espero du eta jakin laguntza behar izanez gero, elkartearen esku dagoena egiteko prest gaituzuela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/Behaketa/MusikaHamabostaldia/musikahamabostaldia2004