|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Behaketak
>
Hamabostaldiko emaitzak
>
2005eko hamabostaldia
]
|
|
 |
2005eko Musika Hamabostaldia
1. SARRERA
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Musika Hamabostaldian hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan.
Musika Hamabostaldian antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu BAGERAk; hau da, Musika Hamabostaldian euskararen presentzia normalizatzea.
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea egunerokotasunean. Eta era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskaren presentzia areagotzea. Euskara hizkuntza ofiziala da eta merezi duen tokia eman behar zaio.
1. SARRERA
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Musika Hamabostaldian hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan.
Musika Hamabostaldian antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu BAGERAk; hau da, Musika Hamabostaldian euskararen presentzia normalizatzea.
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea egunerokotasunean. Eta era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskaren presentzia areagotzea. Euskara hizkuntza ofiziala da eta merezi duen tokia eman behar zaio.
2. METODOLOGIA
Musika Hamabostaldiaren euskararen erabileraren neurketa aurrera eraman ahal izateko, honako pausoak eman ditugu:
Musika Hamabostaldiko 66. edizioko egitaraua eskuratu eta ondoren behatzaile taldea osatzeari ekin diogu. Guztira 10 behatzaile izan ditugu. Behatzaileekin harremanetan jarri ondoren, behaketa nola gauzatu behar den azaldu eta ekitaldiak behatzeko fitxak eta egitaraua banatu zaizkie.
Behatzaile taldeak jarraitutako fitxak betetzeko irizpideak honakoak dira:
Ekitaldia: Jardueraren izenburua edo interpretea
Eguna: ekitaldia garatu den data
Ordua: ekitaldia zein ordutan hasi den
Lekua: ekitaldia non garatu den
Aurkezpena: ekitaldiaren hasieran izan den agerraldiaren hizkuntzak
Ekintza: ekitaldia bera zein hizkuntzetan garatu den
Esku orriak: idatzizko materialik izan bada, egitaraua... zein hizkuntzetan idatzita zegoen azaldu
Oharrak: beste edozer aipatzeko tartea
3. AHOZKO ERABILERA
3.1. Aurkezpenak
Oso aberatsa iruditzen zaigu Musika Hamabostaldiak eskaintzen duen hizkuntza aniztasuna. Garrantzitsua iruditzen zaigu ekitaldi hauen aurkezpen edo agerraldien azalpenak egiteko erabiltzen den hizkuntza. Baita hizkuntza aniztasun horren barruan euskarak eta oro har euskal kulturak tokia izatea.
Asko dira Musika Hamabostaldian izaten diren emanaldi edo ekintza kopurua eta oso zaila egiten zaigu kopuru handi hau behatzea, baina ekitaldiak izaten diren leku bakoitzeko ekitaldi bat edo beste behatuta, eskema berdina jarraitzen dela antzeman dugu. Jarraian azaltzen dugu behatuak izan diren hainbat ekitaldi:
- Inaugurazio egunean eskainitako ekitaldien artean hainbat euskal kultur ekitaldi zeuden, horiek izan dira behatutakoak eta guztietan egindako aurkezpenak euskaraz izan ziren, baita ekintza bera ere.
- Kursaal Auditorioko bederatzi kontzerturen aurkezpena bi eletan izan da.
- Musika Garaikide Zikloaren kontzertuak Kursaaleko Ganbera aretoan izan dira, Ganbera musikako ekitaldiak bezala. Bertan egindako lau ekitaldi behatu ditugu eta bakar batean ere ez da aurkezpenik izan.
- Miramar Jauregian egin diren interprete gazteen zikloko ekitaldietatik bakarra behatu dugu, eta ez da aurkezpenik egon.
- Gernikan, Bake eta Gerrako akordeak atalaren barruan egindako hiru ekitaldi behatu dira. Batean ez da aurkezpenik egin, bestean bi eletan egin da eta hirugarrenean euskaraz bakarrik.
Bestetik, ekitaldiek iraun duten bitartean emandako azalpenak interpretearen baitan izan dira. Hori dela eta, frantsesez, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz izan dira.
3.2. Prentsaurrekoak
Musika Hamabostaldian zehar, hainbat prentsaurreko eman dira, behatutakoak 8 izan dira. Orokorrean, aurkezpena bi eletan egin da, lehenik euskaraz eta ondoren gazteleraz. Jarraian, gonbidatuaren arabera erabili da hizkuntza bat edo beste. Beste hizkuntza batean hitz eginez gero itzulpena gaztelerara egiten zen. Hori dela eta, prentsaurreko askotan nahiz eta Hamabostaldiko arduradunak bi eletan egin, prentsaurrekoetan orokorrean gaztelera nagusitu da.
Hala ere, izan dira salbuespenak. Adibidez, organoen zikloko aurkezpen prentsaurrekoan guztia gazteleraz izan zen. Bestetik, haurren egunean Euskadiko orkestra sinfonikoaren emanaldiaren aurkezpena ia prentsaurreko osoa euskaraz izan zen. Izan dira antzeko kasu gehiago.
4. IDATZIZKO MATERIALA
Oro har bi hizkuntzak, gaztelera eta euskara, erabiltzen dira baina, esku egitarauan eta esku orrietan hainbat ohar gazteleraz soilik azaltzen direnez gaztelera nagusitzen da.
4.1. Kartela
Bi eletan ageri da, euskaraz eta gazteleraz.
4.2. Esku egitaraua
Gaztelera eta euskara erabiltzen da. Gazteleraz informazio gehiago dago, baina iazkoarekin alderatuta euskara gehiago erabili dela antzeman dugu.
Aurkibidea, oro har bi eletan dagoela iruditu arren, badira hiru xehetasun: Lehenengoa, izenburuaren ondoren txikiz, “Miembro de la Asociación Europea de Festivales” dio. Bigarrenik, Musika Hamabostaldiaren bulegoko helbidea gazteleraz dago. Eta azkenik, “Portada eta Diseño gráfico”, gazteleraz jarrita dago.
2. eta 3. orrialdeetan patrozinatzaile eta kolaboratzaileen zerrenda dago. Hauen aurkezpena gazteleraz dago.
Prezioak eta Kursaaleko Ganbara Aretoko zehaztasunak, gazteleraz idatzirik daude.
Aldaketa sumatu dugu eta aurtengoan hainbat xehetasun euskaraz soilik ipini dituzte (Adib.: zuzendaria, perkusioa, errezitatzailea,...). Hala ere, bestelako oharrak gazteleraz soilik azaltzen dira (Adib.: “El concierto finalizará...”; “Introducción al concierto”, ....)
Iragarkiak ipini dituzten enpresetatik, donostiarrak izan arren, bakar batek ere ez du euskaraz hitzik ipini. Lau orrialde eta atzeko azala dira iragarkiekin betetakoa. Helbideak guztietan gazteleraz daude eta leloak dituztenak, nahiz eta laburrak izan, ez dute euskara erabili.
4.3. Esku orriak
Argitaratu diren esku orrietan; alde batetik, informazioa bi eletan dago, nahiz eta batzuetan gaztelera hutsezko esaldirik egon, hori dela hainbatetan gaztelera nagusitzen da. Bestetik, esku orri batzuetan, beste aldetik babeslearen iragarkia dago, hamalau babesle izan dira euskarri hauetan iragarkiak jarri dituztenak. Horietatik, bik gaztelera hutsez egin dituzte iragarkiak, hiruk euskara hutsez eta bostek bi eletan (nahiz eta bitan gaztelera nagusi izan).
Bestetik, “Les Arts Florissants” abesbatza eta orkestraren emanaldian, parte hartzaileen izen abizenekin orrialde bat banatu zuten eta gaztelera hutsez zegoen.
4.4. Musika Hamabostaldiaren liburua
66. edizioko liburuak 228 orrialde ditu. Iragarkien hizkuntza alde batera utzita, oro har, informazioa bi eletan dago. Hala ere, egitarauan bezala, hainbatetan gaztelera hutsezko esaldiak daude.
4.5. Web orria
Lehenengo pantailan Musika Hamabostaldiko ikurra azaltzen da eta bertan euskara edo gaztelera erabiltzeko aukera ematen du. Euskara hautatuz gero, euskara txukunez irakur daitezke Musika Hamabostaldiko zehaztasunak. Hemen, egitarauan gazteleraz soilik azaltzen den informazioa euskaraz aurki dezakegu. Web orria irekitzean sarrerak erosteko informazioa emanaz leihatila irekitzen da eta gehiena bi eletan egon arren ohar bat gazteleraz dago: “Taquilla del Kursaal. 18 y 19 de Julio y a partir del 3 de agosto...”
4.6. Prentsa dosierra eta oharrak
Aurkezpen prentsaurrekoan banatutako txostena eskuratu eta aztertu egin dugu. Informazio bera euskaraz eta gaztelaniaz azaltzen da. Bai dossierra eta baita parte hartzaileen biografia ere posta elektronikoz jaso genituen bi hizkuntzetan.
Jasotako posta elektronikoz jasotako prentsa ohar guztiak bi eletan jaso ditugu. Prentsaurrekoetan banatutako materiala ere bi eletan jaso dugu.
4.7. Iragarkiak
Esku egitarauan, bost iragarle etxek jarri dute iragarkia. Bostak donostiarrak izan arren, bakar batek ere ez du euskara erabili.
Musika Hamabostaldiaren liburuan, berriz, hogeita zortzi iragarki daude. Horietatik, hamaika gaztelera hutsez, hiru euskaraz, zazpi bi eletan (baina horietatik hirutan gaztelera nagusitzen da), bost hizkuntzarik gabe eta beste bi beste hizkuntza batean.
Bestetik, ekitaldi batzuetan banatutako esku orrietan edota egitarau osatua dakarren liburuan, babesleak diren enpresak beren iragarkiak ipini dituzte. Guztira hamalau izan dira babesle edo laguntzaileak, horietatik bik gaztelera soilik erabili dute, hiruk euskara, bostek euskara eta gaztelera (baina, horietatik bitan gaztelera nagusitzen da) eta lauk ez dute lelorik erabili, hau da, hizkuntzarik gabekoak izan dira.
4.8. Bestelakoak
Hainbat egunkaritan iragarkiak jarri dira, eguneko egitarauaren berri emanez. El Diario Vasco eta Gara egunkarietan argitaratutakoetan, gaztelera eta euskara erabili arren, badira gaztelera hutsezko esaldiak, beraz, gaztelera gailentzen da guztietan. Ikusitako iragarki gehienak El Diario Vascon ikusi ditugu. Berria egunkarian argitaratutakoak gutxiago izan dira eta hemen beti, euskara hutsezko iragarkiak argitaratu dira.
5. ONDORIOAK
BAGERAk Musika Hamabostaldiaren hizkuntza erabileraren neurketa egiten duen laugarren urtea da. Musika Hamabostaldian eskaintzen diren ekitaldien hizkuntza aniztasuna handia eta aberatsa denez, ekitaldien aurkezpenak eta bildutako idatzizko materiala izan dira gure azterketaren ardatz.
Ahozko hizkuntza
Aurtengoan behatutako ekitaldietan ez dugu gaztelera hutsezko aurkezpenik entzun. Behatutako ekitaldi askotan ez da aurkezpenik izan eta gainontzekoetan bi eletan egin da. Esan beharra dago, hainbat guneetan eskainitako ekitaldietan ez garela egon eta hori dela eta, besteak beste, Santa Teresa Komentuan, Medikuen Elkargo Ofizialean eta Txillida - Lekun egindako ekitaldietako aurkezpenik ez ditugu jaso.
Bestalde, ekitaldiek iraun duten bitartean, interpreteen hizkuntzan izan dira agerraldiak, frantsesez, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz eta gailendu den hizkuntza gaztelera izan da.
Azkenik, Musika Hamabostaldiak iraun duen bitartean izandako prentsaurrekoetan, nahiz eta orokorrean gaztelera nagusi izan euskararen erabilera txukuna izan da antolakuntzaren aldetik.
Idatzizkoa
Musika Hamabostaldiko kartelean zegoen informazioa euskaraz eta gazteleraz idatzita zegoen.
Web guneak euskara edo gaztelera hautatzeko aukera ematen du eta bertan euskaraz jaso daiteke Musika Hamabostaldiari buruzko informazio osoa.
Prentsaurrekoetan banatutako prentsa dosierrak ere, euskaraz eta gazteleraz daude.
Badira hala ere, idatzizkoan zuzentzeko hainbat hutsune. Esku egitarauan, ekitaldietan banatzen diren esku orrietan, liburuan eta egunkarietan jarritako iragarkietan informazioa euskaraz eta gazteleraz badago ere, gaztelera hutsez informazio gehiago dago, oharrak gaztelera hutsez izaten dira batez ere. Hala ere, iazkoarekin alderatuta hainbat xehetasun euskaraz soilik erabili dira (zuzendaria, perkusioa,...).
Azkenik, arestian aipatutako idatzizko euskarrietan iragarle etxeek jartzen dituzten iragarki gehienak gaztelera hutsez izan dira %47 eta %31 bi eletan edo euskara hutsez. Iazkoarekin alderatuta, iragarkiak gaztelera hutsezko egin duten iragarle etxeen kopurua gutxitu egin da.
Proposamenak
Ahozko hizkuntzari dagokionez, aurkezpena duten ekitaldi guztietan euskararen erabilera bermatzea proposatzen du BAGERAk. Bestalde, emanaldien hizkuntza aniztasuna oso positiboa iruditu arren, euskal kulturarekin lotutako emanaldiak sustatzea garrantzitsua iruditzen zaigu euskararen normalkuntzan duen garrantziagatik eta halako ekitaldiek aurten izan duten harrera ona kontutan izanda.
Idatzizko materialari dagokionez, ahal dela informazio osoa gutxienez bi eletan erabiltzea proposatzen du BAGERAk eta espazio arazoa dagoen kasuetan informazioa eskaintzerakoan hizkuntza bakoitzean informazio propioan izatea proposatzen du, hizkuntzen erabilera tartekatuz.
Iragarle etxeei dagokienez, Musika Hamabostaldiak ahalegin bat egin beharko lukeela uste du BAGERAk eta iragarkien mezuetan euskara erabiltzera animatu beharko lituzke babesleak.
Azterketa egin ondoren, aurrerapausoak ikusi ditugu eta oro har balorazio ona egiten du BAGERAk. Hala ere, datorren urterako dauden hutsuneak konpontzeko proposamena egiten du BAGERAk.
Musika Hamabostaldiko antolakuntzak BAGERAk egindako proposamenak kontuan hartzea espero du eta jakin laguntza behar izanez gero, elkartearen esku dagoena egiteko prest gaituzuela.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|