Jazzaldia
Jazzaldia urtero uztailean Donostian antolatzen den ekitaldia da. Jaialdi honetan euskarari eskaintzen zaion tokia aztertzen du Bagerak. Euskararen trataera zein den jakiteko oso garrantzitsua da behatzaileen lana. Jazza gustokoa duten euskaltzaleak izaten dira behatzaile eta horren berri ematen digutenak. Behaketa egin ahal izateko erraz betetzen den fitxa bat osatu behar da. Ekimen honekin Jazzaldian euskararen ahozko zein idatzizko erabilera suspertu nahi da.
Aste Nagusia
Aste Nagusian prestatzen diren ekintza oroetan hizkuntza erabileraren neurketa egiten da. Ekintzetan parte hartu edota ekintzak ikusten dituzten behatzaileek fitxa bat betetzen dute eta era honetan euskara nola eta zenbat erabili den Aste Nagusian jakin ahal izaten dugu. Emaitzak prest ditugunean KTEri, alderdi politikoei eta komunikabideei igortzen zaizkie, beste behaketetan bezala.
Behaketa 1994an egiten hasi zenetik, euskararen erabilera hobea da egun. Hasiera batean adibidez, haurrei eskaintzen zitzaizkien ekintzak ia guztiak gazteleraz ziren eta egun berriz, gehienak euskaraz. Badira hala ere, hobetzeko hainbat ekintza. Izan ere, azken urteetan KTEtik kanpo hainbat ekimen antolatu dira eta horietako askotan euskarari ez zaio tratamendu batere aproposa eman.
Zinemaldia
Donostiako Zinemaldian euskara eta gaztelerari eskaintzen zaion tartea parekatzea da Bageraren helburua. Idatziz nahiz ahozko hizkuntzaren azterketa egiten da, behatzaileek taula batean irakurri eta entzun dutena fitxa batean irudikatu behar dute. Idatzizko materiala azken zinemaldietan elebitasunerako joera hartu du, ahozkoa aldiz, normalizatze bidetik oso urruti dago.
Hauteskundeak
Alderdi Politikoek gure postontzietan sartzen duten hauteskunde kanpainako propagandaren hizkuntza azterketa ere egiten du Bagerak. Horretaz gain, hautetsien euskara jakintza eta prentsa oharrak ere neurtzen ditu.