BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartean gogoz gabiltza saiakera berriei ekiteko, euskaldunak egunetik egunera (are) ikusgarri(ago) bihurtu gaitezen gure hirian ere. Donostia euskaldun nahi dugulako. Gero eta Donostia euskaldunagoan bizi nahi dugulako.
Horretaz gure artean patxadaz hitz egiteko ondoko 7 saioko jardunaldia antolatu dugu. Zu ere gonbidatua zaitugu. Sarrera eta hitza, librea, kolore guztietako euskaldun euskaltzaleentzat. Eta hiru ardatz hasteko:
• Zure ikuspuntuan, zer behar dugu XXI. mendean Donostia euskaldun izateko?
• Nola bihurtu gaitezke euskaldunak ikusgarri eta erakargarri Donostian?
• Zer egin dezakegu, nola antolatu beharko genuke donostiar euskaltzaleok bide horretan?
Saio bakoitzak sarrera laburra egingo duten bidelagunak izango ditu, bakoitzaren ikuspuntutik abiatu eta, ondoren, BAGERAk moderatutako parte hartze ahalik eta zabalena lortu nahi dugu, denoi entzuteko, denok parte izateko, gure ‘ideia ekaitzak’ sortzeko, bidea marrazteko.
Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira San Telmo museoan.
Martxoak 14. Osteguna: Mikel Zalbide
Martxoak 21. Osteguna: Donostiako Piratak
Apirilak 16. Asteartea: Mari Jose Azurmendi
Apirilak 23. Asteartea: Lorea Agirre eta Igor Otxoa
Maiatzak 14. Asteartea: Joseba Alvarez
Maiatzak 21. Asteartea: Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto
Ekainak 4.Asteartea: Ondorioen World Cafea
Zu ere behar zaitugu Donostia euskalduna marrazteko! Zatoz!