BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  KORRIKA 18 INTXAURRONDO ]
Euskara KORRIKA 18 INTXAURRONDO
Plazara Goaz 2013-02-26 / 16:30

Intxaurrondoko auzoan Korrikaren inguruan hainbat ekimen antolatu ditu, batzuk korrikari laguntzeko kilometroa erosiz eta beste batzuk auzoa girotzeko. Hala nola:

Martxoaren 2an, eguerdian

• 13:00tan Barry barrez ikuskizuna Inter elkartean.

• Amaieran mintza-poteoa sagastieder pasealekuan.

• 14:30ean Korrika bazkaria elkartean bertan.

*Bazkari txartela 25€tan salgai daude Erdikoa, Eder eta Adi tabernetan. (Ateratako diruarekin kilometroa erosteko dirua lortu nahi da).*

Martxoaren 3an, Korrika kulturalaren programazioaren barruan:

• 18:30ean "Gazta zati bat" dokumentalaren soinu banda. Intxaurrondo K.E. Sarrera: 10€.

Xabi Solanok eta Zigor DZ-ak Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramango dituen ikuskizun berria prestatu dute. Musika, irudiak eta zuzeneko, bat-bateko sorkuntza nahastuko dituen egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Jon Maia bertsolaria. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.*

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1361892657
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.