"UDALEKUAK 2010" 8-14 urte
Udaleku gehienen helburu nagusia gazteen arteko topagune eta esperientzien trukaketa ahalbidetzea izaten da, gazteen garapen pertsonala hobetuz. Helburu hau lortzeko, gazteak banaka edo talde txikitan apuntatzen dira (edo onartzen dira). Hainbat kasutan, euskararen erabilera sustatu bai, baina gazteak leku ezberdinetatik etorriak izanik, udalekuaren amaierarekin batera, haien arteko euskararen erabilera eten egiten da.
Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo honetan, aurreko helburuak baztertu gabe, beste helburu bat lortu nahi da: Donostialdeko gazte talde naturalen artean (koadrilak, ikastetxe edo institutoko taldeak, kirol taldeak,...) euskararen erabilera modu ludiko eta atsegin batez suspertu. Horretarako, parte hartzaileak onartzerakoan, jatorri berdineko talde orekatuak osatuko dira, beraien artean euskararen erabilera sustatu eta urtean zehar mantentzeko.
Hauek dira, beraz, egitasmoaren ideia nagusiak:
-Gazteen talde naturaletatik abiatzea (ikastetxea, koadrila, elkartea,
)
- Eskolatik kanpo euskararekin harreman gutxi duten gazteentzat
- Uda garaian euskararen erabilerarekiko etena arintzea
EGITASMOAREN HARTZAILEAK
- Donostialdeko 8-14 urte bitarteko gazteak (bi adin-multzotan banatuta)
- Lehentasuna emango zaie talde bereko kideei: adibidez, ikastetxe berekoei, kirol elkarte berekoei, koadrila berekoei,
- Batez ere, eskolatik kanpo (familian, auzoan, gertuko harremanetan,
) euskararekin harreman gutxi duten gazteengana zuzendu nahi dugu egitasmo hau.
EGITASMOAREN AZALPEN ZEHATZA
- Donostialdeko gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko udalekuak dira.
- Auzo edo inguru (ikastetxe, elkarte,
) bereko taldeek lehentasuna izango dute, talde naturalaren barruan euskararen erabilera bultzatuz.
- Sei (5) eguneko egonaldia (eta 4 gau), beti ere astelehenetik ostiralera.
- Beintzako Aterpetxean (Nafarroan), herri eskalduna eta taldeekin jardunean esperientzia handiko aterpetxea. aterpetxea ikusi
- Harrera: 35 lagun (+ 3 begirale-dinamizatzaile + 1 gidari). Gutxieneko taldea: 25 lagun.
- Hizkuntza Eredua: B eta D ereduak
Izena eman nahi izanez gero edo informazio gehiagorako hemen klikatu edota 943 467181 telefonora deitu