Aurreko larunbatean BAGERAn aurtengo ohiko batzar nagusia burutu genuen. Bertan onartu ziren, besteak beste, urteko plangintza, aurrekontua eta dagoeneko behar beharrezkoa zen irudi aldaketa. Bagerakideok ikusi ahalko zenuten bezala, urte hasieratik BAGERAk irudia aldatu du. Sortzetik zerabilen logoari aire berriz astindu eta bide batez Mintzalagun egitasmoari eragin dion aldaketa egin dugu. Logo berriak eta kolore biziagoak.
Baina ez hori soilik. Garai berriek, komunikaziorako bide berriak ekarri dituzte eta horregatik BAGERAk eta Mintzalagunak Facebookera egin dute salto, bertan gure ekimen guztien berri izan dezazuen zuzenean. Beraz badakizue, bila gaitzazue bertan konturik izatekotan!
Laster aldaketa gehiago etortzea aurreikusten dugu beraz, adi ibili!