BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  Iriki atia topalekuko otsaileko egitaraua ]
Euskara Iriki atia topalekuko otsaileko egitaraua
Xabier Garmendia 2010-02-08 / 18:20

Honatx 2010eko otsaileko “iriki atia” topalekuko saioak:

Mihiluze jolasa (bi lekutan)

Ondo pasatzeko aukera izango duzu telebistako lehiaketa arrakastatsuan jokatuz, eta sariren bat irabaz zenezake!

Noiz: otsailaren 9an, asteartea, 15:30ean Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian Eta Noiz: otsailaren 12an, ostirala, 09:30ean Non: Amarako AEK euskaltegian (Isabel II.a kalean)

Hego Amerikan barrena tandem-ez (bi lekutan)

Besteak beste, Patagonia haizetsu eta hotzean, Brasileko hondartza biluztuetan eta Amazoniako oihan heze eta sargoritsuan bizitakoak kontatuko dizkigute Eneko Etxebarrietak eta Miyuki Okabek irudi ikusgarriez lagunduta.

Noiz: otsailaren 11n, osteguna, 09:30ean Non: Groseko Irrintzi AEK euskaltegian Eta Noiz: otsailaren 11n, osteguna, 12:00etan Non: Amarako AEK euskaltegian (Ordoñez kalean)

Donostia estralurtar batek ikusita

Jürgen Wolf TANDEM fundazioko kideak Donostia kanpotar batek nola ikusten duen azalduko digu hirian zeharreko bisita gidatu interaktiboan.

Noiz: otsailaren 19an, ostirala, 09:30ean Non: Alderdi Ederreko zaldiko-maldikotik aterata

Ilen kultibatu (Calendula) ukendua

Itziar Salegi sendabelarretan eta aromaterapian adituak Kalendula ukendua nola prestatzen den eta zertarako erabil dezakegun azalduko digu. Gainera, norberak egindako ukendua eramango du opari.

Noiz: otsailaren 24an, asteazkena, 09:15ean Non: Antiguako AEK euskaltegian

Saio irekiak DOAN!! Izena aurrez eman behar da: Tel: 943 327611/607596112 donostia@aek.org www.irikiatia.blogspot.com ANIMATU!!!

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1265649659
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.