Hilabete honetako Asteazken Kulturalean Xabier Letona ARGIAko zuzendariak, astekariaren historia kontatuko digu. Sortu zen urtetik, 1919tik, gaur artekoa ere aipatuko duen arren, 90. urtebetetzea aprobetxatuz, ARGIA izenarekin daramatzan 30 urteen historiaz arituko da batez ere.
" ARGIAren historia jorratuko da hitzaldian eta horretarako 1919ra joko da, orduan sortu baitzen /Zeruko Argia /Iruņean, Kaputxinoen eskutik.
Bilakaera historiko horretan, lau garai bereiziko dira: 1936ko gerra aurrekoa; 1963tik 1980ra, aldizkaria kaputxinoen eskutik langileen eskura pasatzen den garaia; 1980tik 1990era, ARGIA gisa ekin eta Euskaldunon Egunkaria sortzen den arte. Eta 1990tik gaurdaino, non besteak beste Interneteko aroaren hasiera ematen den. Eta historiaz bai, baina batez ere azken 20 urteez jardungo da, garai honetan bi gertaera garrantzitsu ematen direlako: bat, ARGIAk euskarazko egunkari baten ondoan landu behar du bere astekarigintza; bi, 1997tik aurrera Interneten ekin genion eta horrek komunikazio proiektua bera aldatu zuen. "
Hitzaldia urtarrilaren 13an izango da, Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:30ean.