Iriki atia egitasmoa Donostiako AEK-k kudeatu eta Udalaren Euskara Patronatuak babesten duen erabilera arloko egitasmoa da. Egitasmoaren helburu nagusiak lau dira: Donostiako euskal komunitatea trinkotuz, euskararen normalizazioan beste pauso bat eman; euskara ikasleei erabilerari begirako jarduera osagarriak eskaini; euskarazko kulturaren kontsumoa sustatu; eta Donostiako euskaldunei, euskararen erabileraren garrantziaz jabetuta, euskara ikasleei ekarpena egiteko aukera eta euskara erabiltzeko guneak eskaini.
Helburu nagusi horiei erreparatuta, Donostiako AEK-k doan izango diren hainbat ikastaro, tailer eta saio monografiko antolatuko ditu 09/10 ikasturtean egiteko. Ikastaroek iraupen malgua izango dute, beraien ezaugarrien baitan: egun bakarrekoak, bi, hiru egunekoak edo aste osokoak. Ikastaro bakoitzean 15-20 lagunek hartuko dute parte. Batez beste, partehartzaileen bi heren euskara ikasleak izango dira, eta beste herena hiriko euskaldunak.
2009ko abenduko saioak:
Mongolia (bi saio)
Uhaina Atxotegik bere lagunarekin Mongolian izandako bizipenak izango ditugu mintzagai, bidaian egindako argazkien laguntzaz.
Abenduaren 1ean, asteartea, 9:30ean
Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Abenduaren 11n, ostirala, 9:30ean
Amarako AEK euskaltegian (Ordoņez kalean)
Euskal Kantugintza Berria (bi saio)
Ez dok Amairutik hasita Negu Gorriak bitarteko kantagitzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren gitarrak lagunduta.
Abenduaren 2an, asteazkena, 16:00etan
Antiguako AEK euskaltegian
Eta
Abenduaren 16an, asteazkena, 18:00etan
Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Neguko solstizioa (bi saio)
Zer zen Solstizioa? Zeintzuk ziren solstizioari lotutako Euskal Herriko errito, sinismen eta ohiturak? Zen gertatu zen kristau erlijioa zabaldu zenean? Aritza Bergara honelako galderei erantzuten saiatuko da, ilustrazioen proiekzioarekin osatuta.
Abenduaren 17an, osteguna, 15:30ean
Groseko Irrintzi AEK euskaltegian
Eta
Abenduaren 17an, osteguna, 18:30ean
Amarako AEK euskaltegian (Ordoņez kalean)
Informazio gehiago:
Xabier Garmendia 943327611
donostia@aek.org http://irikiatia.blogspot.com/