BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Donostiako aisialdian eragina duten ekintza nagusietan hizkuntza erabileraren neurketa egin ohi du: Aste Nagusia, Jazzaldia, Zinemaldia eta Musika Hamabostaldia. Hau dela eta, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean azken urte hauetan bezala, aurten ere behaketa egin dugu.
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea egunerokotasunean. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskaren presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomi Erkidegoan eta, halaber, Donostiako udal ordenantzek euskarari ofizialtasun hau aitortzeaz gain, Udalak antolatutako ekintza guztietan lehentasuna izan behar duela esaten dute ere.
Beraz, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean antolatzen diren jardueratan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu Bagerak; hau da, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astean euskararen presentzia normalizatzea.
Behaketa aurrera eramateko orduan, zuen laguntza ezinbestekoa da. Horregatik zuengana zuzentzen gara filme, ekitaldi, esposaketa...ren baten bat ikusiz gero hizkuntzaren erabilera guri helaraztea 943467181 telefonoan edota posta elektronikoz.
Neurketa egiterakoan, hizkuntza erabilera 3 atal bereizten ditugu eta kasu guztietan bi eletan egin zela adierazten dugunean, zehazki, euskaraz eta gazteleraz egin zela esan nahi dugu:
a) Ahozko erabilera: Filmak, ekitaldi nagusiak, prentsaurrekoak, film emanaldietako ongi etorri eta aurkezpenak (ongi etorria, sarrerako lehen hitzak bezala eta aurkezpena pelikulen xehetasunak ematerakoan) eta jendaurreko zerbitzuak aztertzen ditugu atal honetan. Zein hizkuntza erabiltzen den eta bakoitza zein neurritan erabiltzen den hartzen dugu kontuan.
b) Idatzizko materiala: Idatzizko material ugari izaten da Astean. Antolakuntzaren argitalpenak (filmez filmeko gida, programazioaren aurrerapen txostena, ...), kartelak, web orria, errotulazioak, e.a. izaten ditugu aztergai.
c) Erakusketak: Atal honetan Astearen baitan antolatzen diren erakusketetan egiten den hizkuntza erabilera neurtzen dugu.