BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema asterako sarrerak ]
Bageranet Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema asterako sarrerak
BAGERA Elkartea 2009-10-19 / 12:18

Urriaren 31ean hasiko den beldurrezko eta fantasiazko zinema astean izango diren euskarazko filmentzako sarrerak dauzkagu. Interesa izanez gero gurekin harremanetan jarri zaitezkete 943467181 telefonora deituz edota posta elektronikoz".

LARUNBATA 31

19:45

HEAVY METAL (Heavy Metal, 1981). Gerald Potterton. Kanada / Canadá. 90 min.

Métal Hurlant (Heavy Metal) aldizkariaren bertsio amerikarra 1977an hasi zen argitaratzen eta jatorrizkoaren zenbait istorio itzuli eta egile berriak txertatuz lortutako arrakastaren ondoren, ekoizle bizkor batzuek (besteak beste, Ivan Reitman) bertan argitaratutako zenbait pasarteren zinema-egokitzapena egitea erabaki zuten. Besteak beste, Dan O’Bannon, Juan Giménez, Moebius, Richard Corben eta Bernie Wrightson-en zortzi kontaketen bilketa dugu hau. Kanadako ekoizpenean, kontakizun bizidun horiek astronauta batek bere alabari espaziotik ekarri dion esfera berde batek kontatzen ditu. Alaba umezurtz utzi ondoren, beldurrezko hainbat istorio kontatuko dizkio Black Sabbath, Devo, Nazareth edo Stevie Nicks bezalako taldeen erritmoan.

22:30

LES MAÎTRES DU TEMPS (1982). René Laloux. Frantzia-Suitza-A.E.F.-Erresuma Batua-Hungaria / Francia-Suiza-R.F.A.-Reino Unido-Hungría. 78 min.

René Laloux animatzaile frantsesa azken hamarkadetako Europako animazioan ezohiko izen ahaztuetako bat da. Hiru film luzeren zuzendaria –La planète sauvage, Les maîtres du temps eta Gandahar– da. Horietan bigarrenak, Moebius-ekin batera lau eskutara egindakoak, zientzia-fikzioan ezaguna den Stefan Wul frantsesaren L’orphelin de Perdida eleberria du oinarri. Wul-en Oms en série eleberria ere Lalouxen lehen filmaren abiapuntu izan zen. Piel gazteak bere gurasoak galdu ditu beren ontziak Perdida planeta ezatseginaren aurka jo ostean. Salbamenduaren zain dagoen bitartean, ezagutzen ez duen mundu arriskutsu eta, aldi berean, liluragarriari egin beharko dio aurre, Laloux eta Giraud-en irudimenak sortu dituen izakiak ezagutuz.

IGANDEA 1

17:00

THE KEEP (1983). Michael Mann. Erresuma Batua / Reino Unido. 96 min.

“Miami Vice” ospetsuaren ekoizpenarekin hasi aurretik, Michael Mann-ek Gales iparraldean, zinemarako bere bigarren film luzea filmatu zuen (Thief-en ostean), Errumanian 1942an girotutako ekoizpen britainiar apala. Soldadu nazi talde bat gotorleku misteriotsu batera iritsi da. Bertako biztanle askok beldurra dio gotorlekuari Gaizkia bertan bizi dela uste baitu. Berehala, guztiek egiaztatuko dute egia dela, dorrean deabruzko indarra dagoela, Tangerine Dream-en erritmoan kaosa eta heriotza eragingo dituen izaki gaiztoa (Enki Bilal-ek diseinatua). "Dorreak guztiak erakarri zituen. Heriotza ekarri zuten soldaduak. Bizitzeko borrokan diharduten aita-alabak. Beti beldurgarritzat jo izan duen jendea. Eta dorrearen sekretua ezagutzen duen gizon bakarra. Gaur gauean, guztiek egin beharko diote aurre deabruari".

19:45

VERTIGE (2009). Abel Ferry. Frantzia / Francia. 90 min.

Filmada en un scope brutalmente vertiginoso por el mismo director de fotografía de Mutants, Nicolas Massart, y dirigida por Abel Ferry, a quien se le nota fastuosamente seducido y abducido por el abismo y el vacío infinitos, Vertige (que cuenta igualmente entre las estrellas de su equipo técnico con otro de los héroes del film de David Morley, el encargado de la dirección artística, Olivier Afonso), está siempre contada desde la perspectiva de sus protagonistas, escaladores novatos enfrentados a una gran montaña que, lógicamente, ejerce a las mil maravillas su papel de decorado absolutamente hostil. Pero nada, absolutamente nada, mejorará cuando lleguen a terreno llano. Les aguarda un depredador. Y el monstruo que todos llevamos dentro. La escena final sobre un puente suspendido ha sido comparada a la que Spielberg hubiera querido rodar con Indiana en el templo maldito.

ASTELEHENA 2

19:45

DEAD SNOW / DØD SNØ (2009). Tommy Wirkola. Norvegia / Noruega. 91 min.

Naziak beti agertu izan dira ondo pantailan. Ados, baliteke pentsamendu hori politikoki oso zuzena ez izatea, baina zineman erraz ziurta daiteke. La caduta degli dei-etik Inglorious Basterds filmeraino. Landa koronel bat baldin badago, ehun soldadu napoleondarrek ez dute ezer egiterik. Ongi agertzearren, hil ondoren ere ongi agertzen dira. Zonbi gisa agertzen badira, are gehiago. Ezin esan pedigririk gabeko zonbi batek edo, nahiz eta odolez beteriko karkasa izan uniforme nikeleztatua daraman Oberkommando des Heeras-eko (Lurreko Armadaren Goi-Komandantzia) teniente batek edo Geheime Staatspolizei-eko (Gestapo) ofizialorde batek tripak ateratzea gauza bera denik. Tommy Wirkola-ren filmak horrekin egiten du jolas: zonbi naziek entzefalograma laua eta zakil arina duten medikuntzako ikasle batzuen sarraskia eragingo dute, paisaia elurtu harrigarri batean eta, nola ez, odola eta hesteak nabariak dira. Ederki.

ASTEARTEA 3 MARTES

19:45

GRACE (2009). Paul Solet. EE.BB.-Kanada / EE.UU.-Canadá. 90 min.

Maila gorena: Sundance Film Festival-ak Paul Solet-en filmaren bermea da. Solet, Means to End film laburraren egilea eta Eli Roth-en laguna (Hostel filma zuzendu zuen sasikumea) da eta lan hau, berriz, Fangoria-ren ustez (Magazine-a, ez Alaska) 2005eko Best Short Horror Film-a.. Maila gorena bere iragarkian: Love is undying. Odola, odol asko Madeleine-k hilik erditu zuen haurtxoaren biberoian (obarioak dituen edozein emakumeri haurdun geratzeko gogoak kenduko zaizkio erditzearen eszena ikusi ostean). Haurtxoak, hala ere, bizitza berreskuratuko du oso zoroa den gidoiak hala eskatuta eta laktosari intolerantzia garatuko badu ere, hemoglobinagatik atsegina. Film ilun, kaltetu, sexualki hibrido honetan ez dugu pertsonaia guztiz osasuntsurik aurkituko eta aktore nagusia Jordan Ladd da, garai hartan Cheryl Ladd-en (Farrah Fawcett ordeztu zuen “Charlie's Angels”) alaba eta Alan Ladd (Shane, noski) ospetsuaren biloba.

ASTEAZKENA 4 MIÉRCOLES

19:45

TAXANDRIA (1994). Raoul Servais. Belgika-Holanda-Frantzia-Alemania / Bélgica-Holanda-Francia-Alemania. 90 min.

Eskarmentu handiko Raoul Servais belgikar animatzaileak zuzenduriko film luze bakarra. Zinegile, irakasle eta Europako generoko lehen eskoletako baten fundatzaile, Servais-ek 50 urte baino gehiago daramatza animazioaren munduan lanean. Chromophobia, Pegasus, Harpya edo Atraksion film laburren arduradun, Servais-ek, 1994an, bere lehen film luzea zuzendu zuen, irudi erreala eta animazioaren arteko nahasketa, Taxandriako diktadurazko mundu zapaltzailean girotua. Denbora indargabetu egin dute eta oraina besterik ez dago. Ordulariak debekaturik daude, garapena eten egin da, onartzen den gauza bakarra oraina da. Irudimenez gainezka, ustekabekoa eta desberdina, originala eta Brusela, Erroma eta Oporton saritua, Taxandria, Europako laurogeita hamarreko hamarkadako zineman ezohiko filma.

OSTEGUNA 5 JUEVES

19:45

FILM LABURREN LEHIAKETA / CORTOMETRAJES A CONCURSO (154 min.)

Alma (2099). Rodrigo Blaas. EE.BB.-Espainia / Estados Unidos-España. 5 min. Arbeit für Alle (2008). Thomas Oberlies, Matthias Vogel. Alemania. 12 min. Barbee Butcher (2008). Sophie Laguës. Holanda-Txekiar Errepublika / Holanda-República Checa. 25 seg. Barbie Girls (2009). Vinciane Millereau. Frantzia / Francia. 15 min. Bloody Hands / Veriset kädet (2009). Malakias. Finlandia. 6 min. Chick / Laska (2008). Michal Socha. Polonia. 5 min. Else (2007). Thibault Emin. Frantzia / Francia. 17 min. Flourtown (2008). William Slichter. Estatu Batuak / Estados Unidos. 8 min. Jaulas (2008). Juan José Medina. Mexiko / México. 10 min. King Crab Attack (2008). Grégoire Sivan. Frantzia / Francia. 7 min. The Last Breath (2009). David Jackson. Erresuma Batua / Reino Unido. 11 min. Los que lloran solos (2009). David González Rudiez. Espainia / España. 6 min. Marisa (2009). Nacho Vigalondo. Espainia / España. 3 min. Miracle Fish (2009). Luke Doolan. Australia. 17 min. Paix sur la Terre (2009). Christophe Gérard. Frantzia-Belgika / Francia-Bélgica. 14 min. Paris by Night of the Living Dead (2008). Grégory Morin. Frantzia / Francia. 12 min. Touchdawn of the Dead (2008). Pierre Mousquet, Marc-Antoine Deleplanque, Seynave Hubert. Belgika / Bélgica. 5 min.

OSTIRALA 6 VIERNES

19:45

EVANGELION 2.0 – YOU CAN (NOT) ADVANCE / EVANGERION SHIN GEKIJÔBAN: HA (2009). Masayuki, Kazuya Tsurumaki. Japonia / Japón. 108 min.

Segunda entrega de una saga sin igual en la que un robot dirigido por un chaval con maneras de piloto F1 aérea se enfrenta a unos gigantescos alienígenas que ya han liquidado a la mitad de la humanidad. En este segundo capítulo de la odisea, aparece uno de los personajes fundamentales para la narración: Asuka Langley. Dirige Kazuya Tsurumaki, uno de los grandísimos del anime. Tsurumaki (líder de los estudios de animación Gainax y protegido del creador de Evangelion, Hideaki Anno) ha comprometido, al igual que el codirector Masayuki, honor, salud y economía en la realización de cuatro largos que abarcarán todas las aventuras, combates, humor y violencia presentes en la gran serie Evangelion. En la escuadrilla aparecen nuevos pilotos y en el guión la humanidad se prepara para el “tercer impacto”. Acaso no sobrevivamos…

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1255947495
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.