|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Albisteak
>
Zumaia-Deba-Zumaia itsasaldia
]
|
|
 |
 |
 |
 |
Zumaia-Deba-Zumaia itsasaldia
Mintzalaguna 2009-05-04 / 10:32
|
Ikasturte honen azken irteeran, ekimen paregabea antolatu dugu: Zumaia-Deba-Zumaia itsasaldia. Irteera maiatzaren 17an izango da; 10.00etan itsasontzia hartuko dugu Zumaian, eta beraz, hitzordua 08.30ean jarri dugu Euskotreneko Easo plazako geltokian. Itsasontzian gidari bat izango dugu, eta berak azalpenak emango dizkigu kostalde ederraren ezaugarriei buruz (flyscha,…). Ordu eta laurdeneko ibilaldia izango da, eta ondoren Zumaiako Algorri interpretazio zentroa bisitatuko dugu. Bazkaria norberak eraman beharko du, eta arratsaldean Zumaia herria bisitatu edo Zuloaga museoa ikusteko aukera izango da (norberak erabakiko du zer egin). Itsasontzirako lekuak mugatuak direnez, lehenbailehen izena ematea komeni da; izan ere, tokiak agortzen direnean izena emateko epea itxiko baita. Izena emateko 20 euro (itsasontzirako eta Algorri interpretazio zentrorako sarrerak eta tren joan etorri txartela barne) ordaindu beharko dira 30350092570920042476 kontuan. Beraz, ez galdu aukera: mintzalagunekin edo lagunekin hitz egin ezazu, eta animatuz gero, izena eman lehenbailehen!
|
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|