Donostian urtero antolatu ohi den Zinemaldiaren 56. edizioan ere hizkuntz erabilera neurtzea erabaki du BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, aurreko urteetan egindako azterketari jarraipena eman asmoz. Nazioarteko Zinemaldiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko dirulaguntza jasotzen du eta gure baitan izan behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela EAEn, eta Donostiako Udal Ordenantzek euskarak, gutxienez, gazteleraren trataera berdina izan behar duela diotela.
Urteroko behaketa honekin, euskarari eskaini zaion trataerak aldaketarik jasan duen eta, orokorrean, eskaini zaion presentzia zer nolakoa izan den jakitera eman nahi dugu. Emaitzen baitan, honako azterketa hau baliagarria zaigu nolako proposamenak egin daitezkeen eta zein planteamendurekin jakin ahal izateko.
Filmaren batean edota Zinemaldiaren inguruan izaten den bestelako edozein ekitalditan (mahai inguruak, erakusketak, hitzaldiak…) parte hartu behar baduzu, erabilitako hizkuntzak zeintzuk izan diren jakinaraztea eskertuko genizuke. Honela behaketa ahalik eta osatuena egin ahal izango genuke.
Behaketa fitxa bete beharreko argibideekin eta behin bete ondoren guri helaraztea eskatzen dizuegu (Katalina Eleizegi 36 behea 20009 Donostia edota posta elektronikoz bidali bidali).