BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  Euskal jaietako erromeria 2008-09-06 ]
Kultura Euskal jaietako erromeria 2008-09-06
Bagera Elkartea eta Donostiako Udaleko Txistulari Taldea 2008-09-02 / 08:43

Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erromeria egingo du Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera, Donostiako Udalak antolatzen dituen Euskal Jaien egitarauaren barruan.

Dantzak tankera guztietakoak izango dira: Baltsak, kontradantzak, kalejirak, fandangoak, arin arinak, pasodobleak, polkak, jotak.... Polka eta kontradantzetan, Fernando Ruizen laguntza izango dugu dantzen pausuak dantzatzeko. Bestetik, Udal Txistulari Taldearekin batera, Hernaniko dultzaineroen taldeko Iņaki Eguren eta Haritz Ezeizaren parte hartzea izango dugu. Ezeizak, albokarekin lagunduko ditu bi pieza eta ondoren, Egurenekin batera, dultzainaz lagunduko dituzte beste lau.

Datorren irailaren 6an, arratsaldeko 19'30etan, Donostiako Konstituzio Enparantzan burutuko da erromeria hau, dantzari beteranoen Soka dantzaren ondoren.

2008-09-06, larunbata. Konstituzio Plazan, 19'30etatik 21etara, Soka dantzaren ondoren. Aurkezle eta animatzaile: Fernando Ruiz. Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak. “Hernaniko dultzaineroak” taldeko Iņaki Eguren eta Haritz Ezeiza. Haritzek alboka ere joko du. Antolatzaile: Bagera Euskara Elkartea.

PROGRAMA

  1. Gora Baztan (biribilketa)
  2. Belarrimotxarena (baltz-fandangoa)
  3. Imotz (arin-arina)
  4. Iturbe-Iturregi (polka)
  5. Alboka eta txistu saioa: Jota eta porrue.
  6. Ostalerrak (Muxikoa)
  7. Laborda (polka)
  8. Federiko (kontradantza)
  9. Aurrekoarekin lotuta, Ikusi, mendizaleak (biribilketa)
  10. Dultzaina eta txistu saioa:
    • Agirretxe (pasodoblea)
    • Txulalai
    • Zubizarretarena (arin-arina)
    • El limbo (murga-biribilketa)
  11. Joxe Anton (fandangoa)
  12. Baztango porrusalda
  13. Los hermanos Anaiak
  14. Iturengo zortzikoa
  15. Iruņatarra (biribilketa)

BISEKOAK:

  • Pozik gatoz (biribilketa).
  • Saint Petrike.
  • Galo/Amallo.
  • Urdiain (jota).
  • Zazpi lauzi.
  • Txurkoene (Baltz-fandangoa).
  • Guria (ari-arina).
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1220337789
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.