BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  URTEROKO HUTSUNEAK ERREPIKATU DIRA AURTENGO JAZZALDIAN ]
Euskara URTEROKO HUTSUNEAK ERREPIKATU DIRA AURTENGO JAZZALDIAN
Bagera Donostiako Euskara Elkartea 2008-07-30 / 15:52

BAGERAk, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Jazzaldian euskararen erabileraren inguruko lehen behaketa egin zuenetik 10 urte igaro dira. Urte guzti hauetan, Jazzaldiaz gain Donostian burutzen diren beste hainbat jaialdi edo ekintza ezberdinetako hizkuntza erabilera nolakoa den ere neurtzen dugu. Izan ere, Donostian egunetik egunera, euskarak dagokion lekua, presentzia eta indarra lor dezan ari gara lanean, horretarako, ezinbestekoa ikusten dugularik, hiritarroi eskaintzen zaizkigun ekintzetan euskarak zor zaion lekua izatea.

BAGERAk, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Jazzaldian euskararen erabileraren inguruko lehen behaketa egin zuenetik 10 urte igaro dira. Urte guzti hauetan, Jazzaldiaz gain Donostian burutzen diren beste hainbat jaialdi edo ekintza ezberdinetako hizkuntza erabilera nolakoa den ere neurtzen dugu. Izan ere, Donostian egunetik egunera, euskarak dagokion lekua, presentzia eta indarra lor dezan ari gara lanean, horretarako, ezinbestekoa ikusten dugularik, hiritarroi eskaintzen zaizkigun ekintzetan euskarak zor zaion lekua izatea.

Ospatu berri den Jazzaldian eginiko azterketaren emaitzak ikusirik, BAGERAk honela baloratzen du Jazzaldian euskarak izandako lekua:

Idatzizkoari dagokionez, hein handi batean, hizkuntzen erabilera orekatua izan dela esan daiteke, prentsa oharrak eta banatutako egitarauak bi eletan edota hiru eletan baitziren. Dena den, egitaraua bi eletan idatzita bazegoen ere, iragarleen artean gaztelera izan da nagusi: 18 iragarleetatik, 5ek egin dute bi eletan, 12k gaztelera hutsez eta batek hizkuntzarik gabe. Paisai linguistikoan ere urtero errepikatzen diren hutsuneak ikusi ditugu, besteak beste, guneetako geziak eta beste ohar batzuk gaztelera hutsean baitzeuden. Eta amaitzeko, ezin web orriarekin eman den atzera pausua aipatu gabe utzi. Iaz, jazzaldiko web orrialdean sartu ezkero, lehenik eta behin, hizkuntza hautatzeko aukera zegoen, aurten berriz, www.jazzaldia.com helbidean sartu eta lehen hizkuntza gaztelera izan da, euskaraz edo ingelesez irakurri ahal izateko aukeraketa ondoren egin behar delarik.

Ahozko erabilerari dagokionez, orokorrean aurkezpenetan, elebitasuna mantendu da, gehienetan euskarari lehentasuna emanez. Halere, izugarrizko hutsunea ikusten dugu, prentsaurrekoetan, euskararen presentzia oso urria baita. Euskaraz egiten denean, apaingarri gisa egiten dela dirudi, hau da, hasierako eta bukaerako agurrak egiteko besterik ez. Bestetik, aurrez prestatutako aurkezpena edo oharrik egin behar izan denean gazteleraz egin da (adibidez, galernaren egunean eman ziren oharrak).

Laburbilduz, emaitza orokorrean baikorra izan arren, oro har elebitasuna mantendu delako bai ekitaldien aurkezpenetan baita idatzizko materialean ere, azken urteetan errepikatzen diren hutsuneez gain, akats berri batzuk ere egon dira. Beraz, jazzaldiko antolatzaileak, gonbidatzen ditugu, urtean zehar landu beharrekoak landu ditzaten, web orria txukun jarri, paisai linguistikoa apaindu, prentsaurrekoen hutsunea nola hobetu aztertu eta iragarleekin egin beharreko aurrelana egin dezaten.

Azkenik, BAGERAk Jazzaldiko antolakuntzari eskerrak eman nahi dizkio gure lana egiteko ematen diguten laguntzarengatik eta aurrerantzean euskararen aldeko lanean laguntzeko prest izango gaituztela gogorarazi nahi diegu.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1217425948
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.