BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  Antiguako 18. Herri lasterketa BERRIA! ]
Bagera Antiguako 18. Herri lasterketa BERRIA!
Bagera Donostiako Euskara Elkartea 2008-05-09 / 13:42

Aurtengo krosa, maiatzaren 25ean izango da Antiguako kaleetan barrena. Lehenengo, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako haurrak arituko dira goizeko 10:00etatik 10:45era bitartean. Haurrek 3 € ordaindu beharko dute izena ematerakoan, eta trukean haur bakoitzak kamiseta bana jasoko du. Ikastetxearen bidez izena emateko aukera ez badauka, egunean bertan Benta Berriko kioskoan ipiniko da izena emateko mahaia.

Lasterketa nagusia, goizeko 11:00etan abiatuko da Kalaberri taberna paretik. 10 kilometroko ibilbidea izango da.

Ikus mapa honako helbidean: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/antolatutakoak/Krosa
Helmuga kontrola irteeratik ordu eta laurdenera itxiko da.

Aurrez izena emateko epea maiatzaren 12tik 22ra izango da, ohiko tokietan: Apalategi kirolak, Laister kirolak, Etxebeste kirolak, Jator Kirolak, Zubeldia kirolak, Kalaberri taberna eta BAGERAn bertan.

Korrika parte hartzeko asmorik ez baduzu, egunean bertan izaten diren lanetan laguntzeko gonbitea luzatzen dizuegu (guztira 50 lagun behar ditugu goizeko 10:00etatik 12:00etara): dei iezaguzu 943 46 71 81 telefonora.


O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1210333355
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.