BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  Ultzama –Orgi Lizaso eta Eltzoko ezti museora bisita gidatua ]
Euskara Ultzama –Orgi Lizaso eta Eltzoko ezti museora bisita gidatua
Bagera Elkartea 2008-05-06 / 11:05

Oraingoan Orgiko oihana ezagutzeko aukera paregabea izango dugu eta horretarako bisita gidatua antolatu dugu oihanean barna. Oihana hiru eremutan banatua dago: Harrera eremuari Arigartza deritzo; paseoen inguruari, berriz, Tomaszelaieta eta azkenik, Muñagorri deitzen zaion aldea dago. Hainbat zuhaitz mota ikusiko dugu, hala nola, Ameriketako haritza (gorria), gorostia, astigarra, zumarrak…
Ondoren oihanean bazkaldu ondoren, (bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du) Eltzoko erle-etxean bisita gidatua egingo dugu, erleen eta erlezaintzaren mundu erakargarrira hurbiltzeko aukera emanen digularik.
Irteera Renfeko Norteko geltokian jarri dugu maiatzaren 10an goizeko 9:00tan eta handik kotxeetan Ultzamara joango gara. Mintzapraktikan aritzeko aukera paregabea eskaini nahi dizugu, beraz, animatuz gero, 10euro ordaindu behar dira Euskadiko Kutxako 30350092570920042476 kontuan eta izena emateko azken eguna maiatzaren 8an izango da 943467181 edo mintzalaguna@bagera.net helbidean.


O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1210064748
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.