BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  Arabako Errioxara irteera ]
Euskara Arabako Errioxara irteera
Bagera Donostiako Euskara Elkartea 2008-04-14 / 11:48

Apirilaren 19an Arabako Errioxara irteera antolatu dugu. Biasteriko aintziren inguruan ibilbidea egingo dugu. Jatorri naturaleko hiru hezegune txiki eta antzinako putzuz bete¬tako eremu bat presatzean sortutako laugarren hezegune artifizial bat barnean hartzen ditu inguruak. Aintzira hipergazi horiek interes berezia dute, uretako migrazio–hegaztien atsedenleku gisa duten garrantziagatik eta bertako flora bitxiagatik; izan ere, bertako flora uraren gazitasunari eta Arabako Errioxako ingurune Mediterraneo lehorrari egokitu zaie.

La hoya herrixkaren arkeologi aztarnak bisitatzeko aukera ere izango dugu. Aztarnategi hau 1935.ean aurkitu zuen Biasteriko nekazari batek eta ordutik egin diren azterketen emaitzek diotenez, leku honetan duela 3400 urtetik bizi izan da jendea. Hiriak 4 hektareako zabalera izan zuen. Hainbat etxe eta eraikinen harriak ikusgai daude, eta kaleak nolakoak ziren ikus daiteke. Ondoren Bastida herrira joango gara bazkaltzera.

Irteera 8:00tan izango da Renfe Norteko geltokitik. Bidaia kotxez egingo dugu eta ibilaldian parte hartzeko 24 € ordaindu behar da Laboraleko 30350092570920042476 kontu korrontean. Izena emateko azken eguna apirilaren 15a izango da.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1208166481
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.