BageraNet BageraNet


(Albisteetan)
GAIAK
 Bagera
 Bageranet
 Bestelakoak
 Euskara
 Gaztezulo
 Irutxulo
 Kultura

ALBISTEAK
 Albisteak
 Bilaketa aurreratua
 Zeuk idatzi
 Editatu
 Moderatu
 RDF (XML)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Albisteak  >  OMAKO HARANA, BAKIO ETA GAZTELUGATXERA IRTEERA ]
Euskara OMAKO HARANA, BAKIO ETA GAZTELUGATXERA IRTEERA
Bagera 2008-03-10 / 10:29

Santimamiñetik apur bat aurrerago, Oma dago: baserri zaharrek, ermitek eta baso margotuek osaturiko paradisu zibilizatu txikia. Basondo auzotik hasita leku ezezagun ugari bisitatuko ditugu bidean: Basondo harana, Baso Biziduna (Oma haraneko maldetan dagoen pinudia da; bertan, Ibarrolak pinuen enborretan margoturiko irudiak ikus daitezke), Oma harana, Olakoerrota burdinola, errota hidraulikoak, San Pedro baseliza…
Ondoren Bakioko kostaldera joango gara bazkaltzea (Birjilanda jatetxera) eta azkenik Gaztelugatxe uhartera, Bermeo eta Bakio artean, Bizkaiko kostaldeko tokirik ederrenetakoa da, eta haitzen gainean eraikitako zubi baten bitartez heltzen da irlara. Tontorrean ermita bat dago eta bertatik ikusten den paisaia zoragarria da, gora iristeko 273 eskailera igo behar dira.
Irteera martxoaren 15ean goizeko 08.30ean Norteko tren geltokitik izango da (kotxez joango gara) eta ibilaldian parte hartzeko 24 € ordaindu behar da laboraleko 30350092570920042476 kontu korrontean. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a izango da, beraz, lehenbailehen deitu.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Albisteak/1205141399
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.