|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Albisteak
>
MINTZA EGUNA DONOSTIAN
]
|
|
 |
 |
 |
 |
MINTZA EGUNA DONOSTIAN
Bagera Euskaltzaleon elkartea 2007-05-31 / 09:13
|
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.
Aurtengo edizioa, bigarrena, ekainaren 2an izango da, Donostian. Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio bigarren Mintza Egunak.
Zertarako Mintza Eguna?
Mota biko helburuak betetzen ditu Mintza Egunak: alde batetik, mintzapraktika mugimenduarekin lotutako helburuak daude: mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dugu ezagutzera. Horrela, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen dutenek mugimendu bateratu baten kide direla ikusi eta sentitzeko aukera izango dute, batetik, eta bestetik, hazia erein nahi dugu oraindik halako egitasmorik ez duten herrietan mintzapraktika programak zabal daitezen animatzeko.
Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi dugu: mintzalagunak, mintzakideak, solaskideak eta berbalagunak elkar ezagutzeko aukera paregabea da Mintza Eguna, ikasturteari bukaera goxoa eskaintzeko modu bat, txango eta bazkariaren bitartez. Bide batez, Donostiako txokoak eta pasadizoak euskaraz ezagutzeko aukera ere izango dute Mintza Egunera datozenek.
Mingaina askatzeko eguna: ekainaren 2a
Esan dugun bezalaxe, Mintza Egunaren bigarren edizioa Donostian egingo dugu, ekainaren 2an, larunbata. Egun pasa ederra, Gipuzkoako hiriburuaren historia eta txokoak hobeto ezagutzeko aukera, eta mingainak dantzan jartzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. Hona hemen egitarau zehatza:
11:30 - Ongi etorria Donostiako
Bulebarreko Kioskoan
bertsolarien laguntzarekin.
12:00 - Ibilbide gidatua Donostiako
parte zaharrean barrena.
12:30 - Hamaiketakoa Arrano Beltza
Euskal Tokiak prestatuta.
14:00 - Bazkaria
Bazkalostean: Sari banaketa. Bazkalosteko giroa aprobetxatuko dugu mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten sei erakunde eta laguni eskerrak eman eta
oparia xume bat ere egiteko.
Ondoren, jakina, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere aritzeko aukera egongo da.
|
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|